XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Plan bat ez da, aurrera eraman edo ez eraman daitezkeen neurrien proposamen hutsa, baizik eta adierazi ohi duela zein emaitza lortu nahi dituen eta zein baliapide dituen.

Lehe plana egiteko prozesua gogoan, seinalatzen nuen lehen planen helburu nagusia izan zela, aukera berdintasunaren gaia agenda publikora sartzea.

Halatan, oso baliagarriak gertatu zitzaizkigun, ondoren Beijing-en bultzatzeko gomendatu zitzaiguna, hau da, zeharkatasuna.

Bestela esatearren, Administrazioari erakutsi zer egin behar zuen, nola ekin behar zion emakumeen aurkako bereizkeriaren gaiari.

Planak proposatzen zituen neurriak oso neurri zehatzak izanik ere, ez zeuden zenbatuak.

Esate baterako, emakumeen bularretako minbizia detektatzeko neurriak nahi zirela esaten zen, baina ez zen esaten ea 10.000 emakumeengana iritsi nahi zuten ala 20.000rengana, ala zenbatengana.

Plan batek, ordea, egin ohi ditu horrelako zehaztapenak, bai eta laburki esan ere, biztanleriaren zein sektorengana iritsi nahi den.

Plan batetik bi gauza daude aztergai, eta honekin adierazleen gaira itzuliko naiz.

Nahiz eta adierazle guztiek erakusten diguten, lehen aipaturiko arazo teknikoak eta guzti, emakumeen egoera nola aldatzen ari den, berez ez digute azaltzen, ea aldaketa horiek, politiken eraginez eman diren ala beste faktoreen eraginez.

Erraz gerta zitekeen politika publikoak zerikusirik ez izatea aldaketa hauekin.

Politika jakin baten eragina ebaluatu nahi izanez gero, politika hori bera aztertu behar da, aurretiko eta ondorengo neurriak hartuz eta diseinu ia esperimental batekin.

Lan katramilatua dugu honako hau, politika bakoitza bere aldetik aztertu beharko bailitzateke.

Eraginaren ebaluaketak eskatzen duen metodologiak bereizi beharko lituzkete politikaren eragina eta bestelako faktoreen eragina.

EMAKUNDEren EEEPParen ebaluaketaren kasuan, ebaluaketarako metodologia garatzen hasi ginenean, nik seinalatzen nuen, ezen baldin eta planaren helburu orokorrena bazen gaia agenda publikora sartzea, zergatik ez genituen aztertzen garatutako ekintza estrategiak eta gaia agenda publikora nola sartu zen?

Eta halaxe iritsi ginen, ebaluaketan erabilitako bederatzi politika kategorietara, hiru politika mota nagusitan bil zitezkeenak: 1) Ezagupenak, ideiak, baloreak, etab. aldatzearen estrategia; 2) Bai Administrazio Publikoan aritzeko eta bai emakumeen elkarteei laguntzeko behar ziren egiturak sortzeko politikak, eta azkenik, 3) bereizkeriaren aurkako ekintza zuzeneko estrategiak, hiru jarduera maila zituena: norbanakoen maila, sorospenekoa eta egiturazkoa.

Egituretako atal hau dugu garrantzi handienekoa emakumeen egoera aldatzeko.

Ezin zaio emakumeen aurkako bereizkeriari amaiera eman, horren sortzaile den funtsezko egitura aldatzen ez badugu.

Alabaina, aldaketa hau ezin egin daiteke edo ezin susta daiteke, soilik politika publikoen bitartez.

Bada, noski, egituran egin beharreko aldaketaren parte bat, legeria, alegia, Estatuaren erantzukizun hutsa dena.

Baina beste alderdi askotan gizartea da aldatu beharrean dena.

Adibide baterako: atzo eztabaidatzen genuen, Soledad Blanco-k jakitera emaniko datu baten gainean, alegia Europan emakumeen lana %70 areagotu egin denekoaren gainean.

Areagotze honen beste aldean genuen, emakumeek gizonek baino lan ezegonkorragoak, lan baldintza okerragoak eta bereizituak dituztela.

Fenomeno honen aurrean galdetu beharko genuke: hala izanik, hobe al da emakume hauek etxekoandre izaten jarraitzea?